Gizartea -

Olaztin

Dolu-eguna ezarri dute Altsasun, trenak harrapatutako nesken oroimenez

Bestalde, Altsasuko Udalak elkartasuna adierazi die familiei eta Guardia Zibilaren ikerketa "gertutik" jarraituko dutela nabarmendu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dolu-eguna ezarri du gaur Altsasuko Udalak, larunbatean, tren batek harrapatuta, hil ziren bi neskatoen oroimenez. 16 eta 17 urteko bi gazteak Olaztiko ihauterietara zihoazenean hil ziren, trenak harrapatuta.

Hileta gaur egin dute, Altsasun, 17:00etan.

Bestalde, Altsasuko Udalak elkartasuna adierazi die familiei eta Guardia Zibilaren ikerketa "gertutik" jarraituko dutela nabarmendu du.

Ezbeharra 23:15 aldera jazo zen, Portland zementu lantegitik hurbil. Altsasu eta Olazti lotzen duen trenbidetik oinez zihoazen eta ez ziren trenaz ohartu, zementu lantegiaren eta autobidearen zarata zela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea