Gizartea -

TripAdvisor

Kontxa hondartza Europako onena eta munduko laugarrena izendatu dute

Donostiako hondartzak bi postu egin du gora TripAdvisor atariak banatzen dituen Travellers' Choice Beaches sarien munduko zerrendan. Hirugarren urtez jarraian, Europako onena da.

Kontxa hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume
Kontxa hondartza
Kontxa hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Kontxako hondartza Europako hondartzarik onena hautatu du, hirugarren urtez jarraian, TripAdvisor bidaien inguruko atariak. Halaber, munduko hondartzen artean laugarrena da, eta estatu espainiarreko lehena.

TripAdvisor atariak astearte honetan hedabideei igorritako ohar baten bidez jakinarazi ditu Travellers' Choice Beaches sarien 2019ko irabazleak.

Irabazleak aukeratzeko, bidaiariek azken 12 hilabeteotan egindako iruzkin kopurua eta horien kalitatea izan ditu kontuan TripAdvisorrek.

2017an eta 2018an gertatu bezala, Kontxako hondartza Europako lehen postuan dago, Spiaggia dei Conigli (Italia), Falesia (Portugal), eta Ses Illetes (Formentera) hondartzen aurretik.

Aipaturiko webguneko erabiltzaileen iritziz, Baia do Sancho (Brasil) da munduko hondartzarik onena, Varadero (Kuba) eta Eagle Beach (Aruba) daude Kontxa hondartzaren aurretik.

Kontxaz gain, Ses Illetes (Formentera) eta Muro (Mallorca) nabarmendu ditu TripAdvisorrek estatu espainiarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Euskadi bideoak Zer ari da gertatzen Europan? Hondartzak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Kontxako hondartza