Gizartea -

Bizkaibus

120 emakumek erabili dute Bizkaibuseko eskatu ahalako geldialdien gaueko zerbitzua

22:30etatik 6:00ak bitartean, bakarrik edo adingabe batekin bidaiatzen diren emakumeek autobusa bi geralekuren artean gelditzeko eskatu dezakete.

Bizkaibus-eko autobus bat / Argazkia: Bizkaibus.
Bizkaibus-eko autobus bat.
Bizkaibus-eko autobus bat / Argazkia: Bizkaibus.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

120 emakumek erabili dute Bizkaibuseko eskatu ahalako geldialdien zerbitzua, Miguel Angel Gomez Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko diputatuak emandako datuen arabera.

Zerbitzu honen proba pilotua hiru lineatan jarri dute martxan: A3136 Bilbo-Barakaldo-Santurtzi, A3516 Bilbo-Mungia (Autobidea) eta A3932 Galdakao-Metro Bolueta. Apirilera arte luzatuko da proba.

Gomezen arabera, "erantzun ona" izan du emakume erabiltzaileen aldetik.

Eskatu ahalako geldialdien zerbitzua 22:30etatik 6:00ak arte erabili dezakete bakarrik edo adingabe batekin bidaiatzen diren emakumeek. Bi geralekuren artean edo segurtasun handiagoa sentitzen duten lekuetan autobusa geldiarazteko aukera dute emakume horiek.

Diputatuak Batzar Nagusietan azaldu duenez, "bitarteko geldialdi-eskaerak erregistratzeko jarraibideak hiru ekintza dira, hiru botoi sakatu behar dira eskaera erregistratuta gelditu dagin".

Zerbitzua "ondo" funtzionatzen ari dela esan du Gomezek. Bere ustez, horren "frogarik onena" kexarik ez dagoela  da.

Bizkaibuseko langileei erakutsitako "jarrera ona" eskertu die diputatuak, "ekimen honek, etorkizunean, aukera emango ditu-eta gaueko bitarteko geralekuak Bizkaibusen non ezarri zehazteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Bizkaibus Eguneko albisteak Eguneko albisteak Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna