Gizartea -
Eustaten arabera
Bidaiarien sarrera % 2 igo da otsailean, Euskadin
Euskal Estatistika Erakundeak jakitera eman duenez, bidaiari gehien hartu dituen lurraldea Araba izan da. Gainera, Gipuzkoako landetxeetako turisten kopurua % 10 igo da.
Erredakzioa
Turisten kopurua % 2 egin du gora Euskadin otsailean, 2010eko hilabete berberarekin alderatuta, Euskal Estatistika Erakundea Eustat argitaratu dituen datuen arabera. Horrela, Araban %10 igo da bidaiarien sarrera, % 8 Gipuzkoan eta Bizkaian, ordea, % 3 jaitsi da.
Bisitarien jatorriari dagokionez, Asturiasetik, Gaztela-Mantxatik, Gaztela eta Leonetik, Kantabriatik eta Madriletik datozenen kopuruak gora egin du. Kataluniakoen, Kanariar irlakoen, Murtziakoen, Galiziakoen eta Extremadurakoen kopurua, berriz, jaitsi da. Alabaina, atzerriko turista gutxiago izan ziren gurean joan den hilean. Gipuzkoak, berriz, % 7 atzerriko bidaiari gehiago hartu zituen.
Halaber, ostatu-gauek ere hazkundea izan zuten, % 5, batez beste: % 26 eta % 15 Araban eta Gipuzkoan, hurrenez hurren, eta % -8, Bizkaian. Batez besteko egonaldia 1,78 egunetakoa izan zen 2010eko otsailean; aurtengo otsailean, berriz, 1,82 egunetakoa.
Nekazal-turismoa
Bestalde, nekazaritza-turismoko etxeetan, batez beste, % 4 bisitari gehiago izan ziren: % 5, Araban eta % 11, Gipuzkoan. Bizkaian, ordea, % 9 egin zuen behera. Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia mantendu da lurralde guztietan, 2,15 egunetakoa, hain zuzen ere.
Atzerriko turisten kopuruari dagokionez, Bizkaiko eta Gipuzkoako landetxeetan "hazkunde nabarmena" izan zuten; Araban, ostera, "beherakada nabaria".