Gizartea -

Eztabaida nuklearra

Garoñako zentrala berehala ixteko eskatu du Berdeak alderdiak

Zentralaren jarduera gehiago luzatzea arduragaberkeria izango litzatekela dio alderdi ekologistak eta Espainiak Bizkaian duen Azpiordezkaritzan bere itxiera eskatu du idatziz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garoñako zentral nuklearra berahal ixteko eskatu dio Berdeak alderdi ekologistak Espainiako Gobernuari. Burgosko zentral nuklearra Fukushiman dagoenaren antzekoa da oso.

Alderdiak idatziz egin du zentrala ixteko eskaera. Espainiako Gobernuak Bizkaian duen Azpiordezkaritzan aurkeztu dute idatzia&' || 'nbsp; Florent Marcellesi Berdeaken Bilboko Alkatetzarako hautagaiak eta Javier Gonzalez alderdiko idazkariak.

"Arduragabekeria litzateke jarduera denboran gehiago luzatzea" esan du Marcellesik.

"Garoñak bete du bere denbora, 1971n hasi zen martxan eta aurten itxi behar zuten, baina Espainiako Gobernuak, PSOErenak, bere jarduera 2013a arte luzatzea erabaki zuen hauteskundeetan agindutakoari muzin eginez" gaineratu du Berdeakeko ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea