Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
18 urteko gizon bat atxilotu dute amari eraso egiteagatik, Gasteizen
Lakua-Arriaga auzoan gertatu zen erasoa. Eztabaida handia izaten ari ziren etxean, eta Udaltzaingoari deitu zioten bertaratzeko. Eztabaida horretan jo omen zuen ama.
erredakzioa | eitb.eus
Gasteizko udaltzainek 18 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo ustez ama jo zuelako, etxeko indarkeria leporatuta, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Aipatu iturriaren arabera, Lakua-Arriaga auzoan gertatu zen erasoa. Eztabaida handia izaten ari ziren etxean, eta Udaltzaingoari deitu zioten bertaratzeko. Eztabaida horretan jo omen zuen ama.
Biktimaren egoera ikusita, Udaltzaingoak ustezko erasotzailea atxilotu zuen, eta gaur goizean utzi dute epailearen esku.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.