Gizartea -

Arroitzko hilketa

Hildakoa izaera bortitzekoa zela aitortu dute bere ingurukoek

Epaiketaren bigarren saioan akusatuaren eta biktimaren senitarteko eta bizilagunek deklaratu dute. Hildakoak bere koinatua maiz mehatxatzen zuela eta alkoholarekin arazoak zituela adierazi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñean, koinatua hiltzeagatik akusatuta dagoen Ricardo MHren kontrako epaiketaren bigarren saioan bere senitartekoek eta Arroizko bizilagunek deklaratu dute gaur.

Hildakoak, Felipe Oses Ajonak, izaera "bortitza" zuela esan dute eta alkoholarekin arazoak zituela. Akusatuaren koinata eta biktimaren arreba den emakumeak hartu du hitza lehenik epaiketan. Felipe "edozer egiteko gai" zela adierazi du "bekaizkorra" zelako eta "edariak gaizkituta" zegoelako.

Gainera akusatuak eta senitartekoek "beldurra" ziotela gaineratu dute eta "irainak eta mehatxuak" egiten zizkiela.

Hitz horiek berretsi dituzte Arroitzko tabernari batek eta akusatuaren bi lagunek. Felipe Osesek bere koinatua maiz mehatxatzen zuela esan dute eta "oso bortitz" ipintzen zela alkohola edandakoan.

Gaurko saioan hildakoaren anai batek ere deklaratu du. Senide guztien artean bera da kalte-ordainak eskatzen dituen bakarra. Jakinarazi duenez aitak berari eta Feliperi ez zien herentziatik utzi, eta ordurarte koinatuak ez zirela txarto moldatzen azaldu du.

Felipe Oses Ajona koinatuari irainka edota mehatxuka ez zuela inoiz ikusi adierazi du, baina aitortu du edanarekin buruari buelta asko ematen zizkiola "nerbioak galtzeraino".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea