Gizartea -

ERASOA

Gizon bat atxilotu dute Portugaleten, beste bat labankatzeagatik

San Nicolas Arraun taldeko kide bat da biktima. Antza denez, erasotzailea zain zuen klubaren atarian eta eraso egin zion entrenatzera joan zenean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Portugaleten, sabelean labankada bat emateagatik beste bati. Biktima San Nicolas Arraun taldeko kide bat da.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ostiralean, 18:45 aldera, entrenatzera joan zen arraunlaria La Canilla kalean dauden instalazioetara. Han, zain zuen erasotzailea. Eztabaidan hasi ziren, eta momentu batean labanaz sastakatu zuen sabelean. Erasotzailea ere zauritu egin zen hanka batean.

Biak Barakaldora, Gurutzetako ospitalera, eraman behar izan zituzten, sendatzera, eta atxilotuta geratu zen erasotzailea.

Ertzaintzak ikerketa ireki du gertatuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak