Gizartea -
ARABA
19 urteko gazte bat hil da Villabuenan izandako sute batean
Atzo iluntzeko 22:00ak inguruan piztu zen sua pinudi batean. Kiskalita aurkitu zuten gorpua, txabola baten inguruan.
EITB.EUS
19 urteko gazte bat hil zen atzo gauean Arabar Errioxako Villabuena herrian piztutako sutean.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, pinudi batean piztu zen sua 22:00 inguruan, eta suhiltzaileak bertaratu zirenean kiskalita zegoen gorpu bat aurkitu zuten txabola baten inguruan.
Gasteizko institutu anatomikora eraman dute gorpua, autopsia egiteko.
Lur jota daudela esan diote Arabako Villabuena herriko bizilagunek ETBko kazetariei. Hilda agertu den mutilak urte asko zeramatzan herrian bizitzen, eta inork ezin du ulertu nola gertatu zen ezbeharra.
Susmoa da gaztea parrilan zerbait erretzen zebilela, baina ikerketa zabalik dago zer gertatu zen ziurtasun osoz argitzeko.
100 metro koadroko baso eremua erre da sutean.