Gizartea -

Gasteiz

Alderdi politikoek bat egin dute martxoaren 3ko omenaldiekin

EAJk justizia eskatu du biktimentzat, EH Bilduk gertakariek trantsizioa markatu zutela esan du, eta PSE-EEk gogorarazi du lan eskubideak defendatzeagatik hil zituztela bost biktimak.

Martxoaren 3ko biktimen omenezko monolitoa, Gasteizen. Argazkia: EiTB
Martxoaren 3ko biktimen omenezko monolitoa, Gasteizen. Argazkia: EiTB
Martxoaren 3ko biktimen omenezko monolitoa, Gasteizen. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi politikoek bat egin dute 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izan zen sarraskiaren biktimak omentzeko ekitaldiekin.

Jose Antonio Suso EAJren Arabako presidenteak "justizia" eta "konponketa" eskatu du poliziak duela 43 urte hil zituen bost langileentzako.

EAJko kideek, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiarekin eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin batera, lore eskaintza egin diete biktimei beraien omenezko monolitoan.

Susok komunikabideen aurrean adierazi duenez, EAJk justizia eta konponketa eskatzen jarraituko du, "demokrazia garaiko poliziaren sarraski handiena" izan zelako.

Arnaldo Otegik EH Bilduren ekitaldian parte hartu du sarraskiaren 43. urteurrenean, eta garai hartako Gobernazio ministroari erreferentzia eginez, "terrorismoa Manuel Fraga Gasteizen langileak hiltzen" ikustea dela esan du. Gainera, martxoaren 3ko hilketek trantsizio garaian "mezu argia" igorri nahi izan zutela adierazi du.

Azaldu duenez, "mezua" zen trantsizio prozesuan gai “eztabaidaezinak” zeudela, tartean "Espainiaren batasuna, jabetza pribatua eta frankismoaren inpunitatea".

Cristina Gonzalez PSE-EEren Arabako idazkari nagusiak gogorarazi du martxoaren 3ko biktimak "lan eskubideak defendatzen ari ziren pertsonak" zirela, eta "horregatik" hil zituztela.

Buruzagi sozialistak azpimarratu duenez, hildakoekin batera beste ehunka lagun zauritu zituzten. "Eskubideak defendatzeagatik eta lan baldintza hobeak eskatzeagatik jipoitu eta tirokatu zituzten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak berriak Gizartea Gasteiz albisteak Albisteak Martxoak 3