Gizartea -
Guardia Zibilaren operazioa
Araban eta Nafarroan hainbat laguni estortsioa egin zien talde bat desegin dute
Guardia Zibilak 14 pertsona atxilotu ditu Estatuan 40 bat laguni estortsioa egin ostean.
eitb.eus
Guardia Zibilak 14 pertsona atxilotu ditu Valentzian estortsioa, mehatxuak, kapitalak zuritzea, droga trafikoa, egoera zibilaren usurpazio eta dokumentuak faltsifikatzea egotzita.
Guztira, 40 bat laguni estortsioa egin diete Estatu osoan. Araban eta Nafarroan ez ezik, Teruel, Huesca, Zaragoza, Castello, Valentzia, Salamanca, Murtzia, Toledo, Jaen, Huelva, Albacete, Kantabria, Alacant, A Coruña, Leon eta Segovian ere biktimak aurkitu ditu Guardia Zibilak. Bestalde, egindako estortsioari esker, antza, 500.000 euro lortu zituen talde gaizkileak.
Guardia Zibilak 2018ko martxoan operazioa zuen operazioa; harremanetarako webgune ezagun batean sexu-zerbitzuak eskaintzen zituzten emakumeekin harremanetan jarri ostean, mehatxuak jasan zituzten biktimek salaketak jarri baitzituzten.
Harremanetarako hitzordua adostu ostean, emakumeak ez ziren agertzen, baina biktimek hamaika dei eta mezu jaso zituzten dirua eskatuz; osterantzean, bikotekideei edo senideei harreman horien berri emango zietela esaten zieten.
Teruel eta Gipuzkoako Guardia Zibileko agenteak elkarlanean aritu dira operazioa zuzentzen.