Gizartea -
Gertaera Iruñean
Hiru adingabe aurkitu dituzte ia konorterik gabe Iruñean, alkoholak eraginda
14 urteko hiru neskatoak lurrean botata aurkitu zituzten. Horietako bat senitarteko batek eraman zuen etxera. Gainerako biak anbulantzian eraman zituzten ospitalera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
14 urteko hiru neskato ia konorterik gabe eta lurrean botata aurkitu zituen Iruñeko Udaltzaingoak asteburuan. Dirudienez, alkohola dela eta, konortea galtzeko zorian egon ziren hirurak.
Horietako bat senitarteko batek eraman zuen etxera. Gainerako biak anbulantzian eraman zituzten ospitalera.
Guztira, 202 pertsona artatu dituzte asteburuan, Nafarroako hiriburuan; horietako 40, bizikidetza arazoengatik.
Gainera, besteak beste orientazio arazoak zituzten bi adineko lagundu dituzte, biek ala biek etxetik alde egin baitzuten.
Bestalde, tabernetatik edo lokaletatik iritsitako zaratak medio, hainbat irteera egin behar izan dituzte agenteek.
Bukatzeko, zortzi eraso zenbatu eta horietan zenbait arma atzeman dituzte.