Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, urruntze agindua urratzea leporatuta

37 urteko gizonak bere bikotekide ohia iraindu eta mehatxatu zuen, nahiz eta berarengana gerturatzeko debekua izan.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak 37 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, bere bikotekide ohiarekiko zuen urruntze agindua urratzea leporatuta. Halaber, mehatxatu eta iraindu egin zuen.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, emakumeak berak eskatu zien udaltzainei Betoñoko atean duen etxebizitzara gerturatzeko. Aipaturiko gizona emakumearen etxean aurkeztu zen, eta bera eta haren familia iraindu eta mehatxatu zituen.

Salatzaileak azaldu duenez, ordu batzuk lehenago, gizona emakumeak lan egiten duen ostalaritzako saltokiaren inguruan ibili zen.

Bertaratutako agenteek gizona atxilotu zuten eta gaur igaroko da epailearen aurretik.

____________________________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak adin txikikoak Indarkeria matxista gaur Araba Delituak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa