Gizartea -

Arroitzko hilketa

Akusatuaren kontrako kartzela zigorra bost urtera jaitsi du Fiskalak

Koinatua hil omen zuen arroiztarra bolada txarra pasatzen ari zela esan du fiskalak, eta "beldur gaindiezina" inguruabar salbuesle gisa onartu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2008an koinatua hiltzea leporatzen dioten arroiztarraren kontrako epaiketaren hirugarren eta azken saioa izan da gaur Iruñean. Fiskalak bere kontrako kartzela zigorra zazpi urte terditik bostera jaitsi du.

Ricardo M.H. akusatuak egoera "gogorra eta zaila" bizi zuela onartu du fiskalak azken txostenean eta herritar guztiak zeudela jakinaren gainean.

Hildakoak urtetan egindako irain eta mehatxuen ondorioz "beldur gaindiezina" sortu ziola onartu du eta hilketaren&' || 'nbsp; inguruabar salbuesle gisa onartu du.

Azkenik bost urteko kartzela zigorra eta biktimaren anai bati (beste hiru senidek uko egin die) 17.231 euroko kalte-ordaina eman diezaiola eskatu du fiskalak.

Bestalde, akusatuaren abokatuak bere absoluzioa eskatu du. Hilketa onartu du baina "bizia babesteko" egin zuela argudiatu du.

Herri-epaimahaiak bihar emango du auziaren epaia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea