Gizartea -

Adingabeen Fiskaltza

Itxialdi-neurriak ezarri dizkiote Arrasaten hildako umetxoaren ama adingabeari

Adingabea igandean auto baten azpian hilik agertu zen haurtxo jaioberriaren ama biologikoa dela baieztatu du Ertzaintzak.

Itxialdi-neurriak ezarri dizkiote Arrasaten hildako umetxoaren amari. Artxiboko argazkia: EiTB
Itxialdi-neurriak ezarri dizkiote Arrasaten hildako umetxoaren amari. Artxiboko argazkia: EiTB
Itxialdi-neurriak ezarri dizkiote Arrasaten hildako umetxoaren amari. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrasaten umetxo jaioberri bat abandonatu zuen 17 urteko neska adingabeen zentro batean barneratzeko agindua eman du Gipuzkoako Adingabeen Fiskaltzak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Haurtxoa ordu batzuk geroago hil zen.

Adingabea Debagoienako ospitalean egon da igandetik, baina astearte honetan medikuen sendagiria jaso du, eta Fiskaltzaren esku jarri dute. Galdekatu ondoren, zentro batera bidali du fiskalak.

Adingabea, igandean, Galizia kalean, auto baten azpian hilik agertu zen haurtxo jaioberriaren ama biologikoa dela baieztatu du Ertzaintzak.

Neska Nafarroako herri batean bizi da, baina amona sarri bisitatzen zuen Arrasaten. Asteburua Gipuzkoako herrian pasa zuen, eta bertan erditu zen, ikertzen ari diren inguruabarretan.

Umetxo jaioberria, antza denez, neskatila bat, auto baten azpian aurkitu zuen herritar batek. Bizilagunak odola ikusi zuen lurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Delituak Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak