Gizartea -

Droga

Lau pertsona atxilotu eta 448 marihuana landare atzeman dituzte Aian

Atxilotutakoak kontsumo partekaturako kalamu elkarte bateko kideak dira, eta Polizia Nazionalak 4.867 gramo marihuana eta 53 gramo haxix ere atzeman ditu.

448 marihuana landare eta 4.867 gramo marihuana kukulu atzeman dituzte, besteak beste.
Marihuana
448 marihuana landare eta 4.867 gramo marihuana kukulu atzeman dituzte, besteak beste.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Polizia Nazionaleko agenteek lau pertsona atxilotu dituzte, droga trafikoaren delitu bat egotzita, eta industria nabe bat miatu dute Aia udalerrian.  

Atxilotutakoak kontsumo partekaturako kalamu elkarte bateko arduradunak dira, eta, ikertzaileen arabera, marihuana izari handian landatzen zuten, beste pertsona batzuei saltzeko.

Miaketan baieztatu ahal izan dutenez, Poliziaren informazioaren arabera, bi pertsona zeuden barruan, eta hazte maila ezberdinetan zeuden 448 marihuana landare gordetzen zituzten bertan, baita 4.867 gramo marihuana kukulu lehor, kontsumorako prest.

2018an abiatu zuten ikerketa, susmoak baitzituzten cannabis-aren kontsumo partekatu eta kontrolaturako elkarte baten erabileraren azpian, Aia inguruan pertsona talde batek marihuana landatzen zuela baimenik gabe eta izari handian, gero diruaren truke beste batzuei banatzeko.

Operazioan, halaber, 53 gramo haxix atzeman dituzte, prentsa elektriko bat, hainbat baskula, esku dirua eta droga salerosketei buruzko oharrak, eta ikertutako pertsonak atxilotu eta Guardiako Epaitegiaren esku utzi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak gaur Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak