Gizartea -

Bilbon eta Basaurin

Bi gizon atxilotu dituzte Bizkaiko eta Kantabriako etxeetan 34 lapurreta egiteagatik

Adineko emakumeen etxeetan sartzen ziren iturgin gisa, eta bitxiak, dirua eta beste hainbat objektu lapurtzen zizkieten.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon, 51 eta 45 urteko bi gizon atxilotu eta kartzelara bidali dituzte Bizkaiko eta Kantabriako etxeetan 34 lapurreta egin izana egotzita; gizonak iturgin gisa sartzen ziren adineko emakumeen etxeetan.

Lapurretaz gain, talde antolatuko kideak izatea ere egotzi diete. Bitxiak, dirua eta beste hainbat objektu lapurtu dituzte.

Ikertzaileen arabera, 120 bitxi eta 11.500 euro lapurtu dituzte Bizkaiko 15 etxebizitzetan (14 Bilbon eta beste bat Basaurin); zein Kantabriako beste 19tan (6 Santoñan, 4 Castron, 3 Laredon, 2 Mailañon eta bana Beranga, Saron, Astillero eta Solaresen).

Santoñan antzeman zituzten iaz modus operandi berdina zuten lapurretak; iturgin gisa sartzen ziren batik bat bakarrik bizi ziren adineko emakumeen etxeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Basauri Bizkaia Delituak Gizartea Kantabria Lapurretak Adinekoak gaur Etxebizitza albisteak