Gizartea -

Getxotik Biarritzeraino

Surfrider Foundationeko boluntarioak kostaldea garbitzen aritu dira

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Iparraldeko hondartzak garbitzeko bildu dira. Ekimen ekologiko honek urako kutsadurari buruz sentsibilizatzea du helburu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka boluntario bildu dira azken egunotan euskal kostaldeko hainbat puntutan Surfrider Foundation elkarteak antolatutako hondartzen garbiketetan parte hartzeko.

Zaborraren eraginaz eta uraren kalitatea babesteko garrantziaz ohartaraztea ditu helburu erakunde honek. Surfrider Foundationen bozeramaileen aburuz, urako kutsadurari ez zaio behar beste garrantzia ematen.

Hori dela eta, joan den ostegunetik, hondartzak garbitzeko hainbat ekimen antolatu dira Euskadin: Getxon eta Sopelan (Bizkaian), Orio, Zurriolan, Kontxan, Ondarretan eta Grosen (Gipuzkoan), eta Miarritzen eta Hendaian (Iparraldean).

Duela 16 urte antolatu zuten lehen aldiz garbiketa ekologiko hura. Surfrider Foundation elkartearen hitzetan, "Europako mobilizazio ekologikorik handiena da". Europako eta Afrikako 30 herrialdek hartu ohi dituzten ekimen honen ekitaldiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea