Gizartea -

Trafiko istripua

Bi pertsona hil dira Galdakaon, autoa errepidetik aterata

Ezbeharra 16:00etan izan da, Bi-3732 errepidean, Galloko bidegurutzera bidean. Biktimen autoak zuhaitz baten kontra talka egin du. Hildakoek 27 urte zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat eta emakumezko bat hil egin dira euren monobolumena errepidetik atera eta zuhaitz baten kontra talka egitean. Ezbeharra Bi-3732 errepidean gertatu da, Galdakaon, Bizkaian.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, istripua 16:00etan gertatu da, Galloko bidegurutzera daraman ''Vivero''ko errepidean. Gertatutakoaren arrazoiak ikertzen ari dira.

Autoan, hildako bi pertsonak zihoazen bakarrik. Kolpearen ondorioz, biktimak autoaren barruan harrapatuta geratu eta hil egin dira.

27 urteko bikotearen hilotzak Bilboko Auzitegietako Patologia Zerbitzura eraman dituzte epaitegiaren aginduz. Hildakoak Bilbon eta Santurtzin bizi ziren.

Ertzaintzak ikerketa abian jarri du istripuan gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea