Gizartea -

Ustezko sexu-abusuak

Basauriko Udala akusazio izatea aztertzen ari da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean “parte aktibo” izateko aukera aztertuko du ostiral honetan. Konkretuki, Udala akusazio partikular gisa aurkeztu ala ez eztabaidatuko dute.

Manifestazioa Basaurin. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Manifestazioa Basaurin. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Manifestazioa Basaurin. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udala prozesu judizialean akusazio partikular bezala aurkeztea aztertzen ari da. Prestatzailea asteazkenean atxilotu eta libre karguekin utzi zuten.

“Horretarako eskumena duten erakundeek ikerketa eta dagozkion ekintzak aurrera eraman izanagatik zoriondu da” Udala, Basauriko herritarrek sexu-abusuen salaketak aurkeztu ondoren. Talde politiko guztietako ordezkariek adierazpen bat sinatu dute gaur.

Era berean, “organo judizialek eraginkortasunez jardutea eta edozein erantzukizun garbitzea” espero du Udalak.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean “parte aktibo” izateko aukera aztertuko du ostiral honetan. Konkretuki, Udala akusazio partikular gisa aurkeztu ala ez eztabaidatuko dute.

Abusuen biktimei "babesa, maitasuna eta elkartasuna" adierazi diete berriro, baita gertakariak salatzeko “ausardia” eskertu ere. “Babesteko eta euskarri instituzionala” emateko Udalaren baliabide guztiak biktimen esku jarri dituzte.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

CD Baskoniaren oharra

Hainbat hedabidek (EiTBk barne) zabaldutako informazio okerraren ondorioz sortutako nahasmenduaren aurrean, CD Baskonia taldeak oharra kaleratu du entitate biak, CD Baskonia eta Baskonia Futbol Eskola, elkarren artean guztiz independenteak direla argituz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Bizkaia Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak