Gizartea -

Kamerek agerian utzi dute

Emakume bat atxilotu dute Donostian koinatari poltsa lapurtzeagatik

Lapurreta Donostiako jatetxe batean afaltzen ari zirela gertatu zen. 2.000 euro gordetzen zituen poltsa koinatak atzeman zuela frogatu dute bertako segurtasun kamerek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko emakumea atxilotu dute Donostian jatetxe batean afaltzen ari zirela koinatari poltsa lapurtzeagatik, horrela jakinarazi du Herrizaingo Sailak. Bertako segurtasun kamerek grabatutako ikusi eta gero egin dute atxiloketa.

Ertzaintzak lapurreta baten abisua jaso du gauerdian. Donostiako jatetxe batean familian eta lagun artean afaltzen ari zirela taldeko emakume bati 2.000 euro zeramatzan poltsa lapurtu ziotela salatu zuten.

Ertzaintzaren agenteek jatetxeko segurtasun kamerek grabatutakoa ikusi ostean lapurretaren egilea biktimaren koinatak izan dela frogatu dute.

Lokaletik 50 bat metrora aparkatuta zegoen auto baten azpian aurkitu dute poltsa. 27 urteko emakumea beste behin atxilotua izan zen, epailearen aurretik pasatzeko zain dago. &' || 'nbsp;

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea