Gizartea -

NAFARROA

Bi lagun zauritu dira Lerinen, bidetik atera eta autoak su hartuta

Zauritutako bi lagunak Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona arin zauritu dira Nafarroan, Lerin udalerrian bart izandako auto istripu batean. NA-122 errepidean zihoala, bidetik atera eta zanga baten kontra jo zuen, su hartuz.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, istripua atzo arratsalde-iluntzean gertatu zen, Lizarra eta Carcar lotzen dituen NA-122 errepidean, 19,5. kilometroan.

Suhiltzaileak ezbeharraren tokira bertaratu ziren. Zauritutako bi lagunak, ostera, Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman zituzten.

Istripuaren ondorioz, bi erreietako bat itxi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Nafarroako albisteak Gizartea bideoak Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Lizarra azken ordukoa Suhiltzaileak azken ordukoa