Gizartea -

Hiru lagun desagertu dira

Zierbenan iraulitako ontziak ez zeraman irrati-komunikazioko ekiporik

Indarrean dagoen araudiak behartzen duen arren, Zirri ontziak ez zeraman irrati-komunikazioko ekiporik, Munduko Sorospen Sistemaren Gobernuz Kanpoko Aditu Taldeak baieztatu duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostegunean Zierbena aldean iraulitako ontziak ez zeraman irrati-komunikaziorako ekiporik, Munduko Sorospen Sistemaren Gobernuz Kanpoko Aditu Taldeak jakitera eman duenez. Ontzi honek lehenengo bost itsas milietan nabigatzeko baimena zuen baina araudiak hala ezartzen badu ere, ontziak ez zuen laguntza eskatzeko gailurik.

Talde honek azaldu duenez, aisialdirako nautikak "Nazioarteko Araudi baten menpean daude eta hura betetzera behartuta daude". "Merkataritzako Ontzidien Zuzendaritza Orokorrak ez du araudiaren betetzea behar bezala jarraitzen eta ez ditu honen urraketak zigortzen", gaineratu dute adituek, "horren ondorioz, egoera itzulezina batera eraman dute itsasoko segurtasuna".

Gaur, astelehena, abian jarri dira berriro desagertuta dauden hiru lagunen bilaketa lanak. Gainontzeko bi lagun ostiralean erreskatatu zituzten, hipotermiak jota. Erandioko taldea arrantzatzera atera zen ostegunean eta euren ontzia irauli zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea