Gizartea -

Iraulitako ontzia

Zierbenan desagertuetako baten gorpua aurkitu dute Bermeon

Bilboko udaltzainaren gorpua itsasoan aurkitu dute kostaldetik sei bat miliatara. Iragan ostiralean erreskatatutako umeari alta eman diote Gurutzetako ospitalean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zierbenan iraulitako ontziaren ondorioz desagertuta dauden hiru kideetako baten gorpua aurkitu dute Bermeotik sei bat miliatara.

Joan den astean Bizkaia eta Kantabria arteko mugan arrantza ontzi bat irauli eta ondorioz desagertuta dauden hiru kideetako batena izan daitekeen gorpua aurkitu dute erreskate taldeek.

Herrizaingo Sailak adierazi duenez Bermeotik sei bat miliatara aurkitu dute gorpua, ezbeharra gertatu zen ingurutik mendebalderantz. Beste bik desagetuta jarraitzen dute.&' || 'nbsp;

Jose Luis Lopez Bilboko udaltzainaren gorpua topatu dute. Gorpua Bermeoko portura eraman eta ondoren Bilboko Auzitegi-institutura lekualdatu dute, bertan autopsia egiteko.

Gaur, astelehena, abian jarri dira berriro desagertuta dauden lagunen bilaketa lanak. Joan den ostegunean berdelak arrantzatzeko asmotan itsasoratu zen ontzian bost pertsona zihoazen. Horietatik bi, 12 urteko umea eta 52 urteko gizonezkoa, bizirik erreskatatu zituzten 11 ordu iraulitako ontziaren gilan eman eta gero.

Hain zuzen ere, iragan ostiralean erreskatatutako umeari alta eman diote gaur Gurutzetako ospitalean.

''Zirrik'' ez zeraman irrati-komunikaziorako ekiporik

Iraulitako ontziak ez zeraman irrati-komunikaziorako ekiporik, Munduko Sorospen Sistemaren Gobernuz Kanpoko Aditu Taldeak jakitera eman duenez. Ontzi honek lehenengo bost itsas milietan nabigatzeko baimena zuen baina araudiak hala ezartzen badu ere, ontziak ez zuen laguntza eskatzeko gailurik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea