Gizartea -

Nafarroa

Bi urteko haur bat aurkitu dute noraezean Tuterako kaleetatik

Antza, haur txikia etxetik atera da amama konturatu gabe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak bi urteko haur bat aurkitu du bakarrik Tuteratik noraezean. Antza, haur txikia etxetik atera da amama konturatu gabe.

Hainbat herritarrek Polizari deitu diote haur bat kaletik bakarrik zebilela jakinarazteko. Poliziak haurra hartu eta gertuko etxeak miatzen hasi da. Miatutako etxe horietako batean atea zabalik zegoela ikusi dute.

Barruan haurraren amama aurkitu dute. Antza, ez da konturatu haurra ihes egin duenik. Ondoren, umearen ama heldu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Albisteak