Gizartea -

Aitzurrarekin hil zuen

Arroitzen koinatua hiltzeagatik bi urteko espetxe-zigorra ezarri diote

Epaiari helegitea aurkez diezaiokete, baina auzipetua ez da kartzelan sartuko, zigorrak bi urteak gainditzen ez dituelako eta akusatuak zigor-aurrekaririk ez duelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arroitzen, 2008ko martxoaren 2an, koinatua aitzurrarekin hil zuen gizonari bi urteko kartzela-zigorra ezarri dio Nafarroako Probintzia Auzitegiak, hilketa delitu batengatik.

69 urteko Ricardo M.H. erruduntzat jo zuen herri-epaimahai batek martxoaren 24an, baina indultua ematearen alde agertu zen.

Epaiari errekurtsoa aukez diezaiokete. Zigorra erabakitzeko orduan ingurabarrak kontuan izan ditu magistratuak: Beldur handia, hilketa aitortzea eta kaltea ordaindu izana aringarritzat jo ditu. Era berean, prozedurak izan duen gehiegizko iraupena (hiru urte baino gehiago) kontuan izan du.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak (TSJN) komunikatu batean jakitera eman duenez, auzipetua ez da espetxean sartuko, zigorrak bi urteak gainditzen ez dituelako eta akusatuak zigor-aurrekaririk ez duelako. Bere txostenean, zigorra bertan behera uzteari uko egingo ez ziola iragarri zuen Ministerio Fiskalak.

Kalte-ordaina

17.231 euroko kalte-ordaina eman dio biktimaren anaiari akusatuak. Bien bitartean, gainerako hiru anai-arrebek dirua kobratzeari uko egin diote.

Epaian, koinatuaren biraoak eta mehatxuak zirela-eta auzipetua beldurtuta zegoela azpimarratu du magistratuak. Izan ere, koinatua atea apurtuz eta pikatxoiarekin mehatxu eginez sartu zen etxean, horrek beldur handia eragin zion akusatuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea