Gizartea -

Bizkaiko Golkoa

Fuel olioz kutsatutako hegazti bat agertu da Hendaian

Arroxela parean 'Grande America' ontzia hondoratu ostean, zanga bat "petrolio hondakin lodi eta nahiko berriaz" bustita agertu da.

'Grande America'ren orbanaren garbiketa lanak. Argazkia: EFE
'Grande America'ren orbanaren garbiketa lanak
Fuel olioz kutsatutako hegazti bat agertu da Hendaian

1:40

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arroxela parean 'Grande America' ontzia hondoratu ostean, fuel olioz kutsatutako zanga bat agertu da hilik Hendaiako kostaldean. Hegaztia gorputzaren % 70 "petrolio hondakin lodi eta nahiko berriaz" bustita agertu da, Naiz egunkariak France Bleu-Pays Basque irrati kate publikoa aipatuta jaso duenez.

Dena den, horren arabera, oraingoz ez dago hegaztiaren aurkikuntzaren eta ontzi hondoratuaren arteko harreman zuzenik. Hegaldia elkarteak hegaztiaren gorpua aztertu eta gertatutakoaren nondik norakoak emango ditu.

Asteartean hondoratu zen Grimaldi Group enpresa armadorearen itsasontzia, sutea piztu ostean. Arroxelatik 330 kilometrora hondoratu zenean ontziak 2.200 fuel tona zeramatzan.

"Hegaztiaren petrolio bustidura ikusita, ez dirudi 100 kilometroko hegaldia egiteko gai zenik, baina animaliak aparteko balentria jarduerak egiteko gai dira; hortaz, behin betiko datuak ezagutu aurretik, burutsu hitz egin behar dugu", esan du Stephan Maury Hegaldiko presidenteak.

Hegaldiko adituaren hitzetan, 'Grande America'ren "petrolio isuriaren eta neguko itsasaldiek Bretainiako kostaldera ekartzen duten kutsaduraren artean ez dago ezberdintasun handirik".

'Grande America' ontzia hondoratu zen ingurua zaintzen jarraitzen dutela esan zuen Eusko Jaurlaritzak astelehenean, eta gaineratu zuen ez duela uste EAEko kostaldean eraginik izango duenik datozen egunotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Iparraldea albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Naufragioak gaur Euskadiko kostaldea albisteak Euskal Herriko kutsadura