Gizartea -
Urteko txostena
Arartekoa: 'Larria da immigrazioa diru-laguntzen iruzurrarekin lotzea'
Iñigo Lamarcak "kezka" agertu du, diskurtso horrek immigrazio eta gizarteratze politika publikoetan eragina izan lezakeelako. Jardunen urteko txostena aurkeztu du gaur.
Erredakzioa
Iñigo Lamarca Arartekoaren esanetan, "larria da" immigrazioa delinkuentzia eta zerbitzu publikoen eta gizarte laguntzen "gehiegizko eta iruzurrezko" erabilerarekin lotzen zabaldu den diskurtsoa. Arartekoaren ustez, "oso kezkagarria da", immigrazio eta gizarteratze politika publikoei zein elkarbizitzari eta gizarte kohesioari eragin diezaiokeelako.
Horren harian, Arartekoak gogora ekarri du iaz Eusko Jaurlaritzak Heldu immigranteei aholkularitza juridiko eta soziala emateko zerbitzua "kendu" zuela, eta immigrazio plan berririk ez dela oraindik onartu gaineratu du.
Lamarcak Arartekoaren jardunen urteko txostena eman dio gaur Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteari. Txosten horren arabera, Arartekoak jaso dituen salaketa gehienak diru-laguntzak edo gizarte-laguntzak emateko prozesuen ingurukoak izan dira, edo Administrazioren batek horietakoren bat bertan behera utzi duela salatzeko.
Larmarcak azpimarratu egin du "adi" egongo dela herritar guztiek bermatuta izan ditzaten bizitza duina izateko eskatu daitezkeen "minimoak".