Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bati ukituak egiteagatik

Eraso matxista atzo, asteazkenarekin, jazo zen Zaramaga auzoan.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo Gasteizen emakume bati ukituak egiteagatik, Udalak ohar batean jakinarazi duenez.

Eraso matxista asteazkenean jazo zen, Zaramaga auzoan.

Udaltzaingoak 52 urteko gizona atxilotu zuen, sexu-abusuen delitua egotzita. Epailearen aurretik pasatu ostean, aske geratu zen.

________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Sexu erasoak gaur