Gizartea -

ASTINDUA

3,7 graduko lurrikara izan da Bertizaranan

IGN Espainiako Institutu Geografikoak jakinarazi duenez, astindua 09:54ean gertatu da.

Lurrikarak Bertizaranan izan du epizentroa. Argazkia: Pedro Maria Bañares
Lurrikarak Bertizaranan izan du epizentroa. Argazkia: Pedro Maria Bañares
Lurrikarak Bertizaranan izan du epizentroa. Argazkia: Pedro Maria Bañares

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 3,7 graduko lurrikara izan da gaur goizean Nafarroan. Hain zuzen ere, Bertizaranan izan du epizentroa.

IGN Espainiako Institutu Geografikoak jakinarazi duenez, astindua 09:54ean gertatu da, 2 kilometroko sakoneran.

Dardara Bertizaranan ez ezik, Baztanen eta Bortzirietan ere sumatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Lurrikarak