Gizartea -
TRAFIKOA
Zazpi pertsona zauritu dira, bat larri, Arangurenen izandako trafiko istripuan
Bi ibilgailuk elkarren kontra jo dute, eta horietako bateko gidariak ihes egin du. Beste autoan zazpi pertsona zihoazen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zazpi pertsona zauritu dira gaur goizean Arangurenen bi autok elkarren kontra jo ondoren. Foruzaingoak jakitera eman duenez, 63 urteko emakume bat larri zauritu da.
Goizaldean izan da ezbeharra, 05:20 inguruan, PA-30 errepidean. Autoetako batean zazpi pertsona zihoazen, eta denak Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.
Beste autoko gidariak ihes egin du, eta haren bila dabil Foruzaingoa.
Suhiltzaileen laguntza behar izan dute, zauritutakoak ibilgailutik ateratzeko.
Foru Poliziak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea