Gizartea -
indarkeria matxista
Atxilotu egin dute Bilboko klinika batean ustez sexu erasoak egin dituen langilea
Ertzaintzaren Bilboko komisaldegian hartu zuten preso, atzo. Deklaratzera deituta zegoen.
agentziak | erredakzioa
Bilboko klinika pribatu batean ustez sexu erasoak egin dituen langilea atxilotu egin zuen atzo Ertzaintzak, ondoren aske utzi bazuten ere, baldintzapean.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, deklaratzera deituta zegoen ustezko erasotzailea, eta komisaldegian bertan hartu zuten preso. Ondoren, epailearen aurrean deklaratu ondoren, aske utzi zuten, eta hamabostean behin aurkeztu beharko du epaitegian. Ez zioten findantzarik ezarri.
Hiru emakumek jarri dituzte salaketak, Bilboko Virgen Blanca erietxeko langile baten kontra. Horien arabera, erasoak astelehenean gertatu ziren; lasaigarrien eraginpean zeudela, zeladoreak ukituak egin zizkien.
Ospitaleko zuzendaritzak ostegunean espedientea zabaldu zion langileari, eta orain arte betetzen zituen eginkizunetatik kentzea erabaki zuen.
________________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.