Gizartea -
Portugaleten
22 urteko gazte bat atxilotu dute, taberna bat erasotzea leporatuta
22 urteko gazte bat atxilotu du poliziak Sestaon, 2008an Portugaleteko taberna baten aurkako erasoan parte artesa egotzita. Erasoan bi tabernari zauritu zituzten.
Erredakzioa
22 urteko gazte bat atxilotu du poliziak Sestaon, 2008an Portugaleteko taberna baten aurkako erasoan parte artesa egotzita. Erasoan bi tabernari zauritu zituzten, gaur Herrizaingo Sailak gogoratu duenez.
Iturri berdinaren arabera, atxiloketa DNA arrastroei esker egin ahal izan dute.
2008ko abuztuan gertatu zen aipatu erasoa, Portugaleteko taberna batean. Gauerdian, bi kaputxadun tabernan sartu egin ziren, eskuetan beisboleko bate bat eta laban bat zeramatela. Lapurrek tabernako bi langileak kolpatu zituzten eta erregistrakutxa hartuta, tokitik alde egin zuten.
Tabernan bertan jasotako proba bati esker, lapur baten DNA lortu zuen poliziak, 22 urteko gaztea. Asteartean lapurra atxilotu zuten, Sestaon.
Ertzaintzak aurrera jarraituko du ikerketarekin, bigarren lapurra atxilotu ahal izateko.