Gizartea -
Bigarren edizioa
Zientzia Udalekuetan parte hartzeko epea astelehenean irekiko dute
Izena emateko epea apirilaren 4tik 15era izango da eta izena ematen duten guztien artean, tokiak zozkatu egingo dira.
Zientzia Udalekuen bigarrren edizioa aurkeztu dute gaur. Elimena Elhuyar Fundazioak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lagunduta.
Izena emateko epea apirilaren 4tik 15era izango da eta, izena ematen duten guztien artean, tokiak zozkatu egingo dira.
Ekimen hau Isabel Celaá, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak eta Itziar Nogeras, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak aurkeztu dute.
Aurtengoan DBHko 150 ikaslek Zientzia Udalekuak ekimenean parte hartu ahal izango dute. Zientzia-udalekuen helburua da gazteek "ondo pasatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea".
Zientzia-udalekuetan, gazteek zientzia-ekintzak eta tailerrak uztartuko dituzte. Astebeteko hiru txandatan banatuko dira 150 gazteak, eta, txanda bakoitzean, 50 gaztek parte hartuko dute.
Lehenengo bi txandetan, 12 eta 14 urte bitarteko gazteek jardungo dute (1998. edo 1999. urtean jaiotakoek), eta, hirugarren txandan, 14 eta 16 urte bitartekoek (1996. edo 1997. urtean jaiotakoek).
Zientzia Udalekuak Oiartzungo Aiako Harriko Parke Naturalean dagoen Arritxulo aterpetxean egingo dira. Astebeteko egonaldi honetan, bi irteera egingo dituzte gazteek, zientzia-esperimentuak eginez ikasteko, natura ezagutzeko ekintzekin gozatzeko, urarekin jolasteko "eta beste abentura batzuk bizitzeko". I
Celaák gaurko aurkezpenean azpimarratu du ingurumen-medikuntza edo ekonomia arloko gaiak ulertu ahal izateko "alfabetatze zientifiko egokia eman behar duela eskolak". Gazteen artean zientzia-gaiekiko bokazioa piztea da Hezkuntza Sailaren helburuetako bat, bere hitzetan.