Gizartea -
MARTXOAREN 24TIK FALTA ZEN
Altsasun igandetik falta zen 44 urteko gizona onik aurkitu dute Extremaduran
Gizona Piedras Albas udalerrian topatu dute. Antza denez, haren familiak etxebizitza bat du bertan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Igandetik Altsasun falta zen 44 urteko gizona onik aurkitu dute Extremaduran, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Zehazki, Piedras Albas udalerrian topatu dute. Antza denez, haren familiak etxebizitza bat du bertan. Guardia zibilei azaldu dienaren arabera, antsietate krisi bat izan zuen desagertzearen arrazoia.
Foru Gobernuak azaldu duenez, atzo 19:40 aldera SOS Extremadurak jakinarazi zion dei bat jaso zuela Piedras Albas udalerrian ikusi zutela esanez.
SOS Nafarroak Foruzaingoa ohartarazi zuen eta foruzainek Altsasuko polizia-etxea jakinaren gainean jarri zuten. Halaber, foruzainek ikerketa zeraman Guardia Zibilari abisua pasatu zioten.
Nafarroako guardia zibilak Extremadurako kideekin harremanetan jarri ziren eta Piedras Albasera bertaratutako agenteek desagertutako gizona bertan zegoela baieztatu zuten.