Gizartea -
74 urte geroago
Durangoko Udalak bonbardaketaren biktimak omendu ditu
Durangok gerraren aurkako dei bihurtu du duela 74 urteko bonbardaketa oroitzeko ekitaldia.
Erredakzioa
Durangoko Udalak duela 74 urteko bonbardaketaren biktimak omendu ditu ostegun honetan. Bonbardaketan 330 lagun hil ziren, eta Durangok gudaren aurkako dei bihurtu du ekitaldia.
Omenaldia Durangoko hilerrian egin dute. Biktimen omenezko monolitoan lore eskaintza egin aurretik, Durangoko alkateak hitz batzuk egin ditu: "Gerra guztiak berdinak dira, suntsipena eta gorrotoa suspertzen dutelako".
Senideek eta bonbardaketatik onik irten zirenek minutu bateko isilunea egin dute, hildakoak oroitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea