Gizartea -
Trafikoa
Auto-istripu batek bost kilometroko auto-ilarak eragin ditu A-8an, Bilbo parean
Istripua San Mameseko tuneletan gertatu da, eta Gurutzetaraino heldu dira auto-ilarak. Beste istripu batek auto-ilarak eragin ditu AP-8an, Zornotzan.
eitb.eus
San Mameseko tuneletan gertatutako auto-istripu batek bost kilometroko auto-ilarak eragin ditu A-8an, Gurutzetaraino, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Istripua hiru ibilgailuren artean gertatu da eta hiru zirkulazio-erreiak itxi dituzte horren ondorioz. 14:15 aldera, bi errei zabaldu dituzte.
Suhiltzaileak bertaratu dira, baina ez da inor zauritu.
Bestalde, gutxienez lagun bat zauritu da AP-8an, Zornotzan, Irungo noranzkoan izandako auto-istripuan.
Lau ibilgailuren arteko istripua izan da, eta auto-ilarak sortu ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea