Gizartea -

IRUZURRA

betiOn zerbitzuaren bitartez egindako iruzur batez ohartarazi du Jaurlaritzak

Lan Departamentuak azpimarratu duenez, betiOn Telelaguntza Zerbitzu Publikoa aktibatzeko behar-beharrezkoa da bulego batera joatea.

Gizon bat, sakelako telefonoa eskuan duela. CCO lizentzia duen argazkia
Gizon bat, sakelako telefonoa eskuan duela
Gizon bat, sakelako telefonoa eskuan duela. CCO lizentzia duen argazkia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez, betiOn Telelaguntza Zerbitzu Publikoaren bitartez adineko pertsonei telefonoz egindako iruzur batez ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak. Gobernuak nabarmendu duenez, sistema hori aktibatzeko ezinbestekoa da bulego batera gerturatzea: udalerrietako gizarte zerbitzuetara, Zuzenean Herritarrentzako Arretarako bulegoetara edota Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politikako egoitzara (Lakua).

Edozein kasutan, zerbitzua aktibatzeko ezinbestekoa da paper bat aurkeztea. Beraz, ezinezkoa da prozesua telefono bidez egitea.

Eusko Jaurlaritzak ohar bidez jakinarazi duenez, Gasteizko adineko batzuei telefono bidez egindako iruzurren berri izan du Enplegu eta Gizarte Politika Sailak .

Antza denez, deiak betiOn zerbitzuaren izenean egin dituzte, eta zerbitzuaren truke hilean 40 eta 50 euro arten kobratzen ahalegindu dira.

Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak Ertzaintzara edota Udaltzaingora jotzeko eskatu die kaltetuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Gizarte zerbitzuak albisteak Iruzurrak bideoak Telefonia mugikorra albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Adinekoei buruzko albisteak