Gizartea -
TRAFIKOA
Bi gidari inputatu dituzte,ostegunean A8an, Bilbon, izandako istripua eragiteagatik
Elkarri segika ari zirela, hirugarren ibilgailu batekin talka egin zuten. Antza denez, aurrez Ortuellan trafiko gorabehera bat izan zuten.
EITB.EUS
Bi gidari inputatu dituzte, atzo A8an, Bilbo parean, hiru ibilgailuren artean izandako istripua eragiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharrean ez zen inor zauritu, baina bost kilometrora arteko auto ilarak sortu ziren.
Elkarri segika aurreratze arriskutsuak egiten ari zirela, aipaturiko bi gidariek hirugarren ibilgailu batekin talka egin zuten. Antza denez, aurrez Ortuellan trafiko gorabehera bat izan zuten.
Ezbeharraren ondorioz, Bilborako San Mameseko sarrera (Benta Zaharratik) itxi zuten, Irungo noranzkoan, eta auto ilarak sortu ziren.
Istripuaren ostean, gidarietako bat (31 urteko gizona) ibilgailutik atera zen eta lasterka ihes egin zuen. Dena den, gutxira, ertzainek gizona aurkitu zuten. Gainera, agenteek istripuan nahasitako beste gidaria ere identifikatu zuten, 31 urteko gizona hori ere. Bigarren gidariak positibo eman zuen droga kontrolean.
Biei ala biei ausarkeriaz gidatzea leporatzen diete. Horietako bati, gainera, drogaren eraginpean gidatzea ere egotzi diote.