Gizartea -
Alde Zaharra
Zazpi etxebizitzako eraikin bat hustu dute pitzadurengatik Gasteizen
Zapateri kaleko 92.a izan da jendez hustu dutena, eta bizilagun bat izan da pitzaduren berri eman duena.
agentziak | erredakzioa
Gasteizko Alde Zaharreko eraikin bat jendez hustu dute gaur arratsaldean segurtasun arrazoiengatik pitzadurak aurkitu dituztelako egituran.
Gasteizko Udalak jakitera eman duenez, Zapatari kaleko 92.eko zazpi etxebizitzak izan dira jendez hustu dituztenak, eta bizilagun bat izan da ohartarazi duena.
Suhiltzaileak bertaratu dira, eta egoera ikusita, jendez hustea erabaki dute astelehenera arte. Orduan, arkitektoak izango dira egoera aztertu eta zer egin erabakiko dutenak.
Udalaren arabera, etxebizitzetan ez da adingaberik bizi. Hala ere, bi pertsona hotel batera eraman ditu Udalak, eta gainerakoek lagunen edo senideen etxeetan daude.