Gizartea -

2011-2012rako protokoloa

Jaurlaritzak hiruheletasuna bultzatuko du sare pribatuko eskoletan

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak eta sare pribatuko eskolek hitzarmena sinatu dute. Besteak beste, gai desberdinak ingelesez eman ahal izateko formakuntza eskainiko diete irakasleei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta sare pribatuko eskolek hiruheletasuna bultzatzeko hitzarmena adostu dute.

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak eta Ikastolen Elkarteak, Kristau eskolak, Eusko Ikastola Batzak, Ikasgiltzak eta Izeak izenpetu dute 2010-2011rako protokoloa.

Helburu nagusietako bat, eduki desberdinak ingelesez eman daitezen irakasleei formakuntza eskaintzea izango da.

Bigarren helburua, berriz, aurten Hezkuntza Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko 40 ikastetxetan proban jarri duen hiruheletasuna sare pribatura zabaltzea da.&' || 'nbsp;

Publiko zein pribatuetan ebaluazioa egin ondoren, egungo ereduen sistema gaindituko duen bestea bultzatu nahi du Hezkuntza Sailak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea