Gizartea -

Iragarpena

Eguzkia eta zaparradak, asteburuan Euskadin

Gaur, larunbatean, tenperatura beroak jarraituko du, baina bihar zaparradak izango dira eta tenperaturak behera egingo du. Bestalde, bertan behera utzi dute haizeagatik ezarrita zegoen alerta horia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, larunbatean, egunak bi alde izango ditu. Goizean zerua hodei gutxirekin izango, giro atsegina nagusituta. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta zaparradak bota litzake, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak zabaldu duenez.

Goizean hegoaldeko haize ahula ibiliko da; arratsaldean, aldiz, ipar-mendebaldeko joera hartuko du. Tenperatura maximoak ostiralekoak baino 2-4 ºC baxuagoak izango dira kostaldean. Gainontzeko tokietan berdin jarraituko dute edo gutxi aldatuko dira.

Alerta haizeagatik

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Metereologia Zuzendaritzak bertan behera utzi du 100 kilometro orduko baino gehiagoko haize boladak izango zirelakoan ezarri zuen alerta horia.

Igande euritsua

Astea zaparradekin eta tenperatura nabarmen freskoagoarekin amaituko dugu. Zerua oso hodeitsu agertuko da eta zaparrada txiki-ertainak botako ditu, arratsaldean eta gauean batez ere.

Halaber, ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira eta ez dira inon 16 ºC-ra iritsiko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea