Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek bikotekidea hil du Alacanten
Astelehen gauean, erasotzaileak lagun bati deitu zion telefonoz, eta hilketa aitortu zion, eta horrek ohartarazi zituen larrialdietarako zerbitzuak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon batek bikotekidea hil zuen atzo gauean Alacanten. Biktimak 39 urte zituen eta erasotzaileak 49 ditu.
Oporretan joan ziren Hungariatik Alacanteko Rojales herrira. Atzo arratsaldean iritsi ziren, 18:00ak aldera, eta, hiru ordu geroago, gizonak lagun bati deitu eta bikotekidea hil zuela aitortu zion. Azken horrek ohartarazi zituen larrialdietarako zerbitzuak.
Udaltzaingoa eta Guardia Zibila bikotearen apartamentura joan zirenean, emakumea konorterik gabe eta indarkeria zantzuekin topatu zuten. Suspertzen ahalegindu ziren, baina ez zuten lortu, eta, ondoren, hilda zegoela egiaztatu besterik ezin izan zuen egin medikuak.