Gizartea -

Aurrekariak ditu

Mintzategi batean haur-pornografia jaisteagatik atxilotuta, Alacanten

61 urteko atxilotuak 500 artxibo zituen bost eta 18 urteko mutikoen sexu irudiekin. Horrekin batera, datuak kodifikatzeko programa atzeman diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 61 urteko gizona atxilotu du Alacanten, Altozano auzoko mintzateki batean, haur-pornografiako 500 artxibo Internetetik jaisteagatik.

Herritar batek gizona egiten ari zena ikusi eta Poliziari abisua eman dio. Polizia bertara hurbildu eta susmagarria harrapatu du, beraiengandik ihes egiten saiatzen ari zenean.

Atxilotu dutenean, gizonak eskuko memoria bat zeraman haur-pornografiako 500 artxiborekin. Artxibo horiek ekialdeko Europako webgune batetik hartutakoak ziren eta bertan bost eta 18 urte bitarteko haurrak agertzen ziren. Horrein batera, datuak kodifikatzeko programa zeraman.

Geroago, agenteek susmagarriaren etxebizitza miatu dute, eta bertan material informatikoa atzeman dute.

Antza denez, atxilotua ia egunero sartzen zen Interneten mintzategietan eta ziberretan; horrela, Poliziak bere arrastoa jarraitzea ekiditen zuen. Are gehiago, bere etxean ez zuen Internetera konexiorik.

61 urteko gizonak aurrekariak ditu eta Alacanteko Instruzkio Epaitegiaren zaintzapean utzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea