Gizartea -

Bartzelonan

Zaintza partekatua ukatu diote aita bati lana galtzeagatik

Ebazpenak ez du zaintza partekatua ukatzeko eragozpenik azaltzen, aitaren lan-etorkizunaren inguruan "ziurgabetasuna" sortzen dela onartzen duen arren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako epaile batek bere semeen zaintza partekatua ukatu dio aita bati, bere emazte ohiak lana galdu duela jakinarazi ostean. Epailearen iritziz, gizonak lana ez izateak zalantzan jartzen du aita izateko gaitasuna.

Ebazpenak ez du zaintza partekatua ukatzeko eragozpenik azaltzen, aitaren lan-etorkizunaren inguruan "ziurgabetasuna" sortzen dela onartzen duen arren.

Ebazpenaren arabera, lana galdu ostean "lan berria, beste ordutegi bat eta umeen zaintza bateratzeko orduan ziurgabetasuna sortzen da", aitak zaintza partekatua lortzeko baldintza guztiak betetzen dituen arren.

Ebazpenarekin ados ez dagoela eta helegitea aurkeztuko duela jakinarazi du gizonak. Dena den, helegitea irabazi arren, "urte bat edo urte eta erdi pasa arte" zaintza partekatua ez duela lortuko adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea