Gizartea -
Sutea
Normaltasuna Tubos Reunidos enpresan, ostegunean izandako sutearen ondotik
Langile guztiak atera behar izan dituzte bertatik, biltegian sutea piztu ondoren. Halere, ez da inor zauritu.
EiTB.EUS
Sutea piztu da Amurrioko Tubos Reunidos enpresan goizean, 08:30ean. Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, enpresa horretako biltegian zeuden kable batzuek su hartu dute, argitu ez dituzten arrazoiak tarteko.
Ezbeharraren ondorioz, langile guztiak enpresatik atera behar izan dituzte, sua itzaltzeko. Suhiltzaileak ez ezik, Udaltzaingoa ere joan da sutea piztu den lekura.
Aipatu iturriak zehaztu duenez, ez da inor zauritu, eta oraindik ez dakite suak zenbaterainoko kalteak eragin dituen. Aurreikusitakoaren arabera, arratsalderako lanean izango dira berriro.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea