Gizartea -
2009an baino bat gehiago
Espainiako zentral nuklearrek 18 gertakari izan dituzte 3 hilabetetan
Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak Ascoko eta Valdelloseko zentraletan antzeman ditu gertakari garrantzitsuenak. Garoñak 0 mailako gertakaria izan du.
Erredakzioa
2011ko lehen hiruhilekoan, Espainiako zentral nuklearrek 18 gertakariren berri eman diote Segurtasun Nuklearreko Kontseiluari (CSN). Horietako hiru lehen mailakoak izan dira Jakinarazi Beharreko Gertakarien Nazioarteko Eskalan.
2009ko epe berean izandako gertakariak baino bat gehiago izan dira aurten. Hala ere, orduan 17 gertakariak 0 mailakoak izan ziren.
Cofrenteseko zentralak, Valentzian, 0 mailako lau gertakariren berri eman du, horietariko bat Greenpeaceko ekintzaileak barrura sartu zirelako.
Trillo (Guadalajara), Garoña (Burgos) eta Almarazeko zentralek ere 0 mailako gertakarien berri eman dute.