Gizartea -

Litio-ioizko bateriak

Donostiako Cidetek-IK4, Europako erreferentea bateria elektrikoetan

"Gela lehor" bat eta entseguetarako laborategi bat estreinatu du zentro teknologikoak. Honi esker, Europako puntako zentroen artean dago, ibilgailu elektrikoetarako baterien alorrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibilgailu elektrikoetarako baterien alorrean eta energia gordetzeko bestelako sistemetan Europako erreferente izango da aurrerantzean Cidetek IK-4 Donostiako zentro teknologikoa, estreinatu berri dituen "gela lehorrari" eta entseguetarako laborategiari esker.

Oscar Miguel Cidetek-IK4ko Energia alorreko zuzendariak azaldu duenez, litio-ioiko bateriak dituzte egun ikergai, haren hitzetan, ibilgailu elektrikoa garatzeko "aukerarik onena" baitira.

Miguelen aburuz, Cidetek zentroak "puntako teknologia" garatu du dagoeneko eta "nazioarteko beste teknologia enpresa batzuen maila berean dago". Honi esker, hemendik urte pare batera Cegasa enpresaren, “bezerorik onenaren”, bitartez produktu bat merkaturatzeko gai izango da zentroa.

Instalazio berriek lau milioi euroko kostua izan dute eta "litio-ioiko bateriak muntatzeko" eta probak egiteko erabiliko dituzte.

Xabier Garmendia Industria eta Energia sailburuordea, Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuordea eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia izan dira Cidetek-IK4ren instalazio berrien estreinaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea