Gizartea -

Auto-istripua

Gizon bat zauritu da Ribaforadan ibilgailuarekin troka batetik erorita

Bazter-babesa jo eta metro batzuk airean egin ostean, autoak ezponda baten aurka egin du eta amildegi txiki batetik behera erori da. Gidariak positibo eman du droga-proban.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Droga-proban positibo eman duen gidari bat zauritu da asteburuan Ribaforadan, horrek zeraman autoak bazter-babesa jo eta metro batzuk airean egin ostean, ezponda baten aurka egin, troka txiki batetik behera erori eta errekasto batera erorita, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Istripua larunbatean gertatu zen, AP-68an, eta kamioi-gidari batek jakinarazi zion Foruzaingoari iraulita zegoen ibilgailu bat ikusi zuela. Ibilgailuak bazter-babesa jo zuen, eta, hainbat metro airean eman ostean, ezponda baten aurka egin zuen eta hiru metro inguruko troka txiki batetik behera erori zen. Autoa errekasto batean iraulita gelditu zen.

Gidaria, Cortesko 38 urteko gizon bat, ibilgailutik kanpo aurkitu zuten, zaurituta eta orientazioa galduta. Droga-proban positibo eman ostean, 1.000 euroko isuna jarri zioten, eta gidabaimeneko 6 puntu kendu.

Zauritua Reina Sofia erietxera eraman eta bertan ospitaleratu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Drogak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak