Gizartea -

Ipar Euskal Herria

Espeleologo donostiar baten gorpua topatu dute Biriatuko leize batean

71 urteko gizonezkoa duela bost egun sartu zen kobazulo horretara. Haren berri ez zuela eta, alabak larrialdi zerbitzuak ohartarazi zituen.

Espeleologoaren gorpua atera duten unea. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Espeleologoaren gorpua atera duten unea
71 urteko espeleologo donostiar baten gorpua aurkitu dute Biriatuko leize batean

0:49

EITB.eUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espeleologo donostiar baten gorpua aurkitu dute gaur Biriatuko (Lapurdi) haitzulo batean, Euskadi Irratiak baieztatu ahal izan duenez.

71 urteko gizonezkoa duela bost egun joan zen kobazulora, bakarrik. Alabak, haren berri ez zuela eta, larrialdi zerbitzuak ohartarazi zituen. Gizonaren autoa kobazuloaren kanpoaldean topatu dute aparkatuta.

Gaur goizean topatu dute, hilda, eta eguerdian atera dute bertatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Iparraldea bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea